XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DABID eta ABZALO - URRIKIA.
Dabid erregea, iguzki-aldeko jaun handien patxadan, erdi-jarririk eta erdi-etzanik dago kutxoin ederren gainean, bere gorteko gizon batzuez inguratua.
Mutil bat: (ukurtu ondoan). Berri on bat, errege.
Dabid: (aho zabalka). Berri onik baditake, ospez asea den errege batentzat?.
Mutila: Gizon bati mezutzen ahal zaion berririk hoberena.
Dabid: (burua xut, jarririk?). Garbiki mintza.
Mutila: Salome erreginari seme bat sortu zaio.
Dabid: Seme bat! Benedikatu nau, beraz, jaun Zerukoak.
Bertze mutil bat: Jauna, Natan profeta hemen duzu.
Dabid: Sar dadila sar; berri ona gaztiatuko diot.
(Natan agertzen da. Denak xutitzen dira, Dabid salbu: eta, profetak eskuz keinu eginik, denak berriz jartzen).